XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hui! eta nolaz dakizu hori, Juan? - harrapatuta.

- Mireiarekin hitzegin dudalako.

- Ba... bioi berdina gustatu zaigu, badakizu, Mireia eta biok gusto berdintsuak izan ditugu beti, eta zergatik ez genuen biok soineko berdina erosi behar?

Txikitan ere horrelaxe jazten gintuzten, jantzi berdin-berdinekin ez? eta gainera oso modu onean zeuden, lastima izango zen ez aprobetxatzea...

- Ez desbideratu gaia, Marina, zergatik biok berdinak?

- Ez zaitez tontoa jarri, eh Juan, esan dizut zergatik, eta zuri zer axola zaizu gainera?

Noiztik fijatzen zara gauza horietan?

- Nik esango dizut zergatik Marina...

Zu, nere anaiarekin, Joxerekin liatuta zaude, eta ez ezetzik esan!

Eta Mireiaren soineko bera erosiz koartada perfektoa izango zenuke berarekin ateratzeko.

Edozeinek ikusita ere Mireia dela pentsatuko luke, eta ez zu...

Nere teoria konfirmatzeko, oihuka hasi zen eta orduan esan zuen:

- Ze koartada eta ze otxokuarto?

Soineko baten beharra dugula uste al duzu!

Berdinak gara, eta soineko eta txorakeriaren beharrik gabe, Joxerekin aterata ez luke inork jakingo ni ni naizenik, Mireia naizen, Joxe bera den edo zu zaren.... beraz, ez zaitez berriro hasi zure fantasiekin...

- Ajaja! - esan nion pelikuletan bezala - .

Harrapatu zaitut Marina!

Beraz, soineko berdina eraman edo ez, edozein egunetan atera zintezke zu Joxerekin, ez?

- Noski ba!

Eta zu Mireiarekin?

Nor jabetuko litzatekeela uste duzu, eh, listo?